Aurrera segitzen du Ekuadorko hizkuntzen egoera ezagutzeko Garabidek laguntzen duen egitasmoak: Tsa'chila herrian egiten ari diren azterketaren lehen emaitzak kezkagarriak dira.
gehiago irakurriBere egituraren gaurkotze eta sendotze prozesua burutu du Garabide elkarteak. Joan den astean Eskoriatzan egindako batzarrrean onartu ditugu prozesu hau osatu duten estatutu eta kargu berriak. Presidente berria Urko Kolomo izango da.
gehiago irakurri
Hizkuntza indigenak zein azkar desagertzen ari diren ikusita oso kezkatua agertu da Marleen Haboud hizkuntzalari eta ikertzaile ekuatoriarra.
gehiago irakurri
Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasi garen ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza arrakasta handiz aurkeztu berri dugu Andoainen [Gipuzkoa] euskalgintzako ordezkaritza handiaren eta hedabideen aurrean.
gehiago irakurri
Datorren maiatzaren 29,30 eta 31an Munduko Kulturen Festa, Mundumira, jaia ospatuko da Debagoienan, Gipuzkoan, aurten Antzuolako herrian. Hiru egunetan hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango dira.
gehiago irakurri
Ekuadorko herrien ipuinak eta istorio zaharrak jaso, ikus-entzunezko formatuetan prestatu, herri indigenei itzuli eta hedatzeko Asi dicen mis abuelos egitasmoko lanak erakusteko jaialdiak egin dituzte.
gehiago irakurri
Nazio Batuen Erakundean New Yorken egin den Gai Indigenetarako bederatziagarren Batzar Orokorrean izan gara Garabideko kideak euskararen esperientziaren berri ematen.
gehiago irakurri
Garabide Elkartea aurten ere Nazio Batuen erakundean antolatu duen Herri Indigenen Gaietarako Foro Iraunkorrean izango, apirilaren 19tik 30era, NBEren New Yorkeko egoitza nagusian.
gehiago irakurri
Ekuadorko herri indigenen berri ematen duen Kikinyari dokumental sorta Perun erakutsiko dute datozen hilabete hauetan.
gehiago irakurri
Batasuna lortzeko lanetan jarraitzen dute hizkuntzalari aymarek. Dagoeneko hirugarren bilera egin dute, El Alto hirian, joan den otsailaren 27an.
gehiago irakurri